XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. PRESIOAREN ERAGINA LISKATASUNEAN

7.1. SARRERA

Orain arte aztertu diren esperientzia edo adibideetan ez dugu inoiz presioaren eragina kontutan eduki.

Egia da, presio atmosferikopean bizi garenez, parametro honek konstante irauten duela, aldaketa txikiak bazter utzita, errealitatetzat har dezakegu gehienetan.

Badaude hala ere, aplikazio teknologikoen arloan presioaren eragina jasaten duten hainbat prozesu (injekzioan adb., materiala presioaren eraginez isuriarazten da).

Prozesaketa alde batera utzita, bai ustiapen-arazoetan (petrolio-eremuetako hobietan petrolioa boltsan oso presio altuan dagoela kontutan hartu beharreko parametroa da), bai aplikazioak garatzerakoan (urpeko kableek presio altuak jasan behar dituzte) presioaren eragina aztertzea bazterrezinezko eginbeharra izan daiteke.

Presioaren eraginetatik garrantzitsuena polimeroaren trantsizioetan jazotzen dena da.

Hau da, Tg = f(P) ezagutzea komeni zaigu.

Adibidez, polimero batentzat dTg/dP = 0.04 ampdeg;C/bar dela aurki daiteke.

Urpeko kable batek 500 bar-eko presioa jasaten duela kontutan hartuta, Tg = 20 ampdeg;C izan daitekeela ondorioztatzen dugu.

Beraz, aldaketa hori ez da inondik inora baztertzekoa.

Adibide interesgarria petrolio-erauzketaren industrian presioa dela eta sorturiko arazoak ditugu.

Beste faktore askoren artean, petrolioa erauzteko egin behar den indarra petrolioaren liskatasunarekin estu-estu lotuta dago.

Horrela, hainbat saiaketa egin ziren liskatasun hori laborategian neurtzeko.

Lortutako balioak praktikan aplikatu nahi zirenean, teorikoki kalkulatutako indarra petrolioa erauzteko ez zela nahikoa ikusten zuten.

Arazoaren gakoa petrolioak presioaren eraginez liskatasun askoz ere handiagoa duela da.

Petrolioak boltsan duen presioa kontutan harturik eginiko liskatasun-neurketek erauzte-lanerako parametro aplikagarriak ematen dituzte.

7.2. LISKATASUN/PRESIO KOEFIZIENTEAREN ZEHAZTAPEN ESPERIMENTALA

Liskatasuna dugu, orokorki, material fluido baten portaera erreologikoaren parametrorik garrantzitsuena.

Beraz, presioak liskatasunean duen eragina aztertzea (...)